viernes, 5 de octubre de 2007

TAKUN TAKUN

Nahiz eta gogor esan,
ez dakit entzuten den
Nahiz eta adi egon,
ez dakit ulertuko den.

Gogoz saiatzen nahiz
ahotsa isildu ez dadin,
barrukoa atera nahi
bertan geratu ez dadin.

Adarrak makurtuak
denbora igarotzean,
zuhaitz tinko ta gogor
izan zan hasieran.

Enbor beretik,
jauziak izan diren
hosto handi, nagusiak
baino, orbel makal bakoitzean…

Lasaitasuna,
Astia amaitu da
Garaia helduta,
Udazkena etorri da.

Berriz euri tantak
alorra bustitzen,
sustraiak isuri behar
udako egarria asetzen,
sastadak sendatu behar.

Hemen espero dut
zuekin egotea,
tximeletaren ahotsa
iñoiz isilduko ez da.

No hay comentarios: